Arturo Cancio Ferruz

Diziplina anitzeko artista. Arte Garaikideko Ikerketan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
Arte eta Teknologia Saila, Arte Ederren Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
2006tik ari da arte arloko ikerketa- eta sorkuntza-lanetan, eta 2018an Arte eta Prekarietatea tesia defendatzen du. Funtsezkoa da praktika garatzen den testuinguruaren berezitasunak kontuan hartzea. Artistak bitartekari edo bideratzaile papera hartzen du bere azken lanetan. Abiapuntuko kontzeptu batetik abiatuta, sortze-prozesua boluntario* s-en parte-hartzearen bidez garatzen da. Gai errepikarien artean daude, esplizituki zein inplizituki, feminismoak edo artearen, diseinuaren eta artisautzaren arteko harremanak.