Beatriz Cavia

Beatriz Cavia Soziologian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, EHUko irakaslea eta Bulegoa z/b Arte eta Ezagutza Bulegoko kideetako bat. Ibilbide luzea egin du soziologian ikerlari gisa, eta hainbat egonaldi egin ditu nazioarteko zentroetan, hala nola Parisko CNRSn (GERS-Género y Relaciones sociales laborategia), Santa Cruz Californiako Unibertsitatean (Soziologia Saila) eta Txileko Unibertsitatean (CIEG-Centro interdisciplinar de Estudios de Género). Nazioarteko hainbat aldizkari zientifiko eta hedabidetan argitaratu du. 2010az geroztik, bere lan akademikoa Bulegoa z/b-n egindako lanarekin konbinatzen du, eta, beraz, egungo ikerketa ildoak arte garaikidearen eta gizarte zientzien arteko elkargunean kokatzen dira.