(anti-)bisitak

(anti-)bisitak ikusle prekarioentzat

Maiatzaren 26an eta ekainaren 1ean, 18etan, Fernando Bayón eta Jaime Cuencarekin. Streaming bidezko emisioa bakarrik (esteka: http://ehutb.ehu.es/canal1).

 

Ekoizpen artistikoaren esparrua markatzen duten prekarietate-moduek beren korrelazioa dute publikoen eraketan, kontraesan eta tentsio multzo baten eraginpean baitago, eta horiek inoiz baino nabarmenagoak dira 2020ko martxotik aurrera. “Arazoak paradisuan” erakusketaren (anti-)bisitek horiek agerian jarri nahi dituzte irakurketa egiterakoan. Online bakarrik dagoen dispositiboa denez, gainera, pandemia globalak urgentziaz eskatutako modu batzuen arabera deitutako publiko baten aurrean egiten dute, eta oraindik bere potentziak eta mugak probatzen ari dira.