Performancea

Oriol Vilanovaren Inork ez du ezer debalde ematen perfomancea 

Ekainaren 21 eta 28an, 18etan, Chillida aretoan, Gabi Arambarri eta Javier R. Pérez-Curielen eskutik.

 

Performancea Parisko Musée de la Monnaien aurkeztu zen lehen aldiz, 2012an. Keinu sinple bat da: irabaziak lortzeko ideia iraultzea, edozein trantsizio ekonomikoren berezko ideia, alegia. Keinu absurdo bat, eta gaztelaniazko atsotitz batetik dator: “Nadie da duros a cuatro pesetas”, hots, norbaitek onegia edo baliotsuegia den zerbait eskaintzen dizunean, susmoa hartu beharko zenioke. Iruzur egiteko ideia oso arrunta da espainiar kulturan. Bada XVII. mendeko literaturako pertsonaia bat, pikaroa, oso txiroa den gazte bat, ugazaba trikimailu txikiekin etengabe engainatu nahi duena, bere zorigaiztoko egoeratik ateratzeko. Pikaroaren figura idiosinkrasia latinoarekin lotu izan da maiz. Irabaziak lortzeko helburua iraultzeak badu zerbait absurdoa eta, era berean, produktiboa. Ekonomiari eta kapitalismoari egiten dio erresistentzia.

 

oriol