22 Feb Playing Across Papers. Azucena Vieites
Playing Across Papers.
Alcala 31 aretoa. Madril (2020-2021). 2020ko azaroaren 26a – 2021eko urtarrilaren 17a. (Katalogoa).
Marrazkia, collagea edo serigrafia bezalako hizkuntza artistiko errazen eta fotokopiak edo kartoi meheak bezalako material ekonomikoen bidez, kultura bisual garaikidea Azucena Vieitesen obran azaleratzen da. Dadaismoa, punka, musika, DIY – Do It Yourself kultura (egizu zuk zeuk) eta pentsamendu feministaren egiteko moduak entzuten dira bere lanean. Riot Grrrls mugimenduaren mezuak bultzatuta: “Zure inguruan dagoena gustatzen ez bazaizu, aldatu, zeuk egin”, bere estiloa zuzena, zatikatua eta horizontala da. Bai kartoi meheen gainean paper ebakiak gainjartzen dituenean, bai horman marrazkiak, testuak eta serigrafiak dituenean, hizkuntza erabiltzen du eta ezagutza transmititzen du beste komunikazio-modu batzuen bidez.
https://www.comunidad.madrid/sites/default/files/aud/cultura/03_folleto_online_azucena_vieites.pdf