Nerea Ayerbe Gizarte eta Giza Zientzietan doktorea eta Giza Zientzietan eta Enpresan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Arte Merkatuko eta Erlazionatutako Enpresen Kudeaketako Masterra egin zuen Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean. Sprovieri Gallery (Londres) eta Consonni arte ekoizlearekin lan egin ondoren, gaur egun arte garaikideko irakaskuntzan eta ikerketan dihardu buru-belarri. Bere lan-ildo nagusia, ikertzaile gisa, performance-artea gauzatzeko modu desberdinez eta horiek museo-erakundearen mende jartzen dituzten tentsioez arduratzen da. PUBLICUM I+G proiektuko lantaldearen parte da. Eraldatzen ari diren publikoak. Ikuslearen esperientziaren forma berriak eta museoen kudeaketarekin dituen elkarreraginak (HAR2017-86103-P). Arte garaikidearen merkatuaren eta artearen historiako hainbat gairen inguruko irakasgaiak ematen ditu.