Arte garaikidearen lanbidea: prekaritatea eta alternatibak

Bizkaia Aretoa Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
2018ko urtarrilaren 25/26a

Kulturaren eta sormenaren industriek CCS (Creative and Cultural Sector) ekoizpen sektore izugarria osatzen dute. Europan, sektore hori funtsezkotzat jo da hazkunde ekonomikorako, berrikuntza sozial eta teknologikorako eta enplegua sortzeko, eta NBE, UNESCO eta Europako Batasuna ere bat datoz horretan. Hala eta guztiz ere, artista ugarik beren buruari galdetzen diote euren lanaren truke zergatik ezin duten ordainsari arautu bat jaso. Haien jarduna eta bizimodua oso-oso prekarioak dira, eta arrazoi asko daude horretarako. Hori dela eta, diziplina askotako zeharkako ikuspegi bat planteatu behar dugu artearen munduko prekaritatearen gaiari heltzeko.

Praktika artistikoarekin lotutako jarduera profesionalek eta gaur egungo artista askoren bizimoduak berezko dituzten baldintzei buruz hausnartu nahi da, prekaritatearekin zerikusia duten alderdi ekonomikoak, soziologikoak, psikologikoak, legalak, filosofikoak eta artistikoak kontuan hartuko dituen diziplina askotako ikuspegi batetik. Horrez gain, gogoeta egin nahi da prekaritateak artistekin eta bereziki haien jardun profesionalarekin daukan loturari buruz.

Gizartean uste zabaldua da arteak berrikuntza soziala eragiten duela, herritarren ongizatea areagotzen duelako eta ezagutza sortzen duelako. Artearen kritikarako eta hausnarketarako ahalmena praktikan jartzeak bide ematen du arteak sorturiko ezagutza hori gizarteari hobeto helarazteko irtenbideak bilatzeko kontzientzia har dezagun. Artea, baldin eta ezagutza bada, beste prozesu eratzaile batzuei zabaldu behar zaie, azken hartzailea izango den gizartearen premiei erantzuteko. Artearen ekoizleen eta herritarren artean zubiak eraiki eta sareak sortuko dituzten ereduak identifikatu nahi ditugu, eta paradigma aldatu, ekoizpen artistikoa balioa ematen dioten bitartekariez gabetu dadin.

 

ARDATZ TEMATIKOAK

Gaur egungo artearekin lotutako prekaritatearen gaia gainetik jorratzea eta prekaritate horri buruz soziologiaren, zuzenbidearen, ekonomiaren, filosofiaren eta artearen arloetatik hausnartzea modu kritikoan.

  1. Artearen alorreko prekaritatearen adierak eta esanahiak, definitutako diziplina esparru guztietatik.
  2. Egoera prekarioetako arte garaikidea ikertzeko eta aztertzeko proposamen metodologikoak.
  3. Prekaritatearekin lotutako proposamen artistiko eta kontzeptualen aurkezpena.
  4. Prekaritateari aurre egiteko alternatibak, kritikak eta ekintzak.

Hitz gakoak: (DES)ERREGULAZIOA, BIZI PREKARITATEA, ENPLEGUA ETA KAPITALA, ARTEA JARDUERA PROFESIONAL GISA, FORMULA BERRIAK, ALIANTZAK, ARTISTA IZATEKO MODUAK, ARTEA/BIZITZA, NI-AREN GOBERNUA, LAN MODALITATE BERRIAK, GIZARTE ERRESISTENTZIAK, AUTOESPLOTAZIOA, IKUSGARRITASUNAREN BETEBEHARRA, ARTEAREN SISTEMA, KULTUR INDUSTRIA, ARTEAREN INDUSTRIA, ARRAKASTA ETA OSPEA

 

NORENTZAT DA?

Arte garaikidean eta gizarte aldaketa garaikideetan interesa duten ikasle, irakasle, ikertzaile, artista eta beste profesional batzuentzat.

 

PARTE HARTZEKO MODALITATEAK

– Ponentzia gonbidatuak
– Komunikazioak eta Ikerketa artistikoaren bitartez egindako hausnarketak
– Posterrak

 

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEKO ARAUAK

  • Laburpenaren formatuan honako datu hauek agertu behar dute:
    1. Datu pertsonalak eta filiazio akademiko edo instituzionala.
    2. Ardatz tematikoa
    3. Sarrera, helburuak, metodologia eta ondorio nagusiak.Ikerketa lan bat ez bada, aplikatu den metodologia ere adieraz daiteke.
    4. Laburpenak 300 hitzekoak izango dira gehienez ere.
  • Kongresuko hizkuntza ofizialak ingelesa, euskara eta gaztelania dira: komunikazioak hizkuntza horietako edozeinetan proposatu eta aurkez daitezke.
  • Ahozko komunikazioekin batera proposamen artistikoak aurkez daitezke (testuak, irudiak, bideoa, performancea). Tratu bera jasoko dute, eta berdin-berdin sartuko dira aktetan. Alde horretatik, muga bakarra izango da proposamenak ahozko aurkezpenaren azpiegiturara egokitu beharko direla eta, gero, argitalpenera.
  • Proposamenak itsu bikoitzeko prozesu baten bidez berrikusiko dira, eta antolakuntza batzordeak jakinaraziko du onartu diren ala ez.
  • Hala laburpenak nola komunikazioak eta proposamen artistikoak bidaltzeko, helbide hau erabiliko da: arteikerketa@ehu.eus.
  • Oso garrantzitsua: proposamen originalak eta argitaragabeak aurkeztu behar dira. Egileek artxibo bat igorri behar dute, honako hauekin: artikuluaren izenburua, 300 hitzeko laburpen bat eta bost hitz gako. Beste artxibo batean adieraziko dira egilea, erakundea eta harremanetarako datuak: helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta helbidea.
  • Proposamen artistikoak eta testu osoak bidaltzeko berdin jokatu beharko da, hau da, artxibo batean artikulua edo proposamen artistikoa igorri, eta beste artxibo batean egilea, erakundea eta harremanetarako datuak: helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta helbidea.
  • Proposamen guztiak bidaltzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 15a. Komunikazioak 8.000 hitzekoak izango dira gehienez ere.
  • Lan batzuk Murtziako Unibertsitateko Arte y Políticas de Identidad zientzia aldizkarian argitaratzeko aukeratuko dira; hortaz, testuak aldizkari horren ildoei jarraikiz bidaliko dira (http://revistas.um.es/api/about/submissions#authorGuidelines).
  • Onartutako komunikazio guztiak kongresuko aktetan argitaratuko dira.

POSTERRAK AURKEZTEKO ARAUAK

  • Posterren proposamenak helbide honetara bidali behar dira:arteikerketa@ehu.eus.
  • Kongresuko hizkuntza ofizialak ingelesa, euskara eta gaztelania dira:posterrak hizkuntza horietako edozeinetan proposatu eta aurkez daitezke.
  • Laburpenak honako atal hauek izan behar ditu: sarrera, helburuak, metodologia eta ondorio nagusiak. Ikerketa lan bat ez bada, aplikatu den metodologia ere adieraz daiteke.
  • Proposamen bakoitza itsu bikoitzeko prozesu baten bidez berrikusiko da, eta antolakuntza batzordeak jakinaraziko du onartu den ala ez.
  • Posterra onartuz gero, helbide honetara bidali beharko da:
    Javier Díez Baró
    Arte Ederren Fakultatea
    Universidad el País Vasco- Euskal Herriko Unibertsitatea
    Sarriena auzoa, z.g. 48940 Leioa. Bizkaia
  • Posterra bidaltzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 15a.
  • Posterrak neurri hauek izango ditu: 90 x 120 cm (formatu bertikala).
  • Erabiltzen den euskarria oso lodia eta astuna izango da, panelean jar daitekeela ziurtatzeko.
  • Testu hau editatzeko eta bibliografia aipatzeko, komunikazioaren edizioan dauden arauei jarraituko zaie.
  • Kongresuko aktetan atal berezi bat egongo da posterrak argitaratzeko. Atal horretan gehienez ere bost orrialdeko (10.000 karaktere) testuak agertu ahal izango dira poster bakoitzeko.
  • Gainera, kongresuan aurkezpena egiteko zein gero posterra argitaratzeko, posterraren egileetako batek kongresuan izena emanda egon beharko du.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Gutxienez egileetako batek kongresuan izena emanda egon beharko du.
  • Ziurtagiriak kongresuan izena emanda dauden pertsonei entregatuko zaizkie.
  • Ez da ziurtagiria entregatuko lana ez bada kongresuan aurkezten adierazitako egun eta orduan. Kasu horretan, ez dira agertuko laburpenen liburuan, ezta kongresuaren ondorioz ateratako argitalpenetan ere.

DATA GARRANTZITSUAK

  • Laburpenak bidaltzeko epea: azaroaren 27ra bitarte.
  • Proposamena onartu edo baztertu den adierazten duen jakinarazpena: azaroaren 30a.
  • Artikulu osoak eta proposamen artistikoak bidaltzeko epea: 2018ko urtarrilaren 15era arte.
  • Behin betiko errolda argitaratzea. Egitarauan agertzeko, ezinbestekoa da programan aurretik izena ematea. Abenduaren 15a.

IZENA EMATEKO TASAK

  • 2017ko irailaren 18tik 2018ko urtarrilaren 15era.
  • Matrikula arrunta:80 euro.
  • Langabeak, erretiratuak eta ikasleak:40 euro.