Sea (Open Studio). Irantzu Sanzo

expo Sea

Sea (Open Studio). Irantzu Sanzo

Sea (Open Studio)
Data eta tokia: 2014-10-15 2015-4-30, Banff Centre for Arts and Creativity (Banff, Kanada)

Banff Centreko ex BAIR (Extended Banff Artist in Residence) egoitza artistikoen programari esker hasitako proiektua da, eta gaur egun gauzatzen ari naiz.
Pirinioetako paisaia ezagunetik hasi eta harkaitzen hegal, laku, glaziar eta bidezidorretan zabaltzeraino. Egonaldi honek aldaketa ekarri du nire proiektuan. Naturaren edertasunak, axolagabetasunak, hedadurak eta portaerak nire hasierako planteamendua akats intuitibo hutsean geratzea eragin zuen.
Behar narratiborik gabeko mundu batean, kanpoko paisaia ez da objektibatu behar, nire pentsamendua da kanpokoak objektibatzen duena. Jada ez da arte lan bat, baizik eta bizitza-proiektuaren dokumentazio bat.