Tableau Vivant. Azucena Vieites

Tableau Vivant. Azucena Vieites

Tableau Vivant.

MNCARS. Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. Madrid. 2013.

Marrazketa eta collagea lan-tresna nagusi gisa erabiliz, Azucena Vieitesek (Hernani, 1967) bere obran gaur egungo imajinario kulturalarekin lotutako materialak eta erreferenteak bereganatzeko eta ikonografikoki etsitzeko prozesua egiten du.

Bisualki berregiteko ariketa horretatik abiatuta eta horren bidez, Vieitesek narratzeko eta ezagutza sortzeko modu ez-linealen adierazpen-ahalmenak aztertzen ditu, eta, aldi berean, gogoeta kritiko bat planteatzen du hainbat gairen inguruan, hala nola sorkuntza estetikoa lan prozesualtzat hartzea eta beti testuinguru sozial eta ekonomiko jakin bati lotuta egotea, edo logika bitarra apurtzen lagunduko duten diskurtso-estrategiak sortzeko beharra.

 

https://www.museoreinasofia.es/exposiciones/azucena-vieites