Prekariart Nazioarteko Mintegia

2019ko MAIATZAREN 7-­8a
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA, UPV/EHU

JARDUEREN LABURPENA

Maiatzaren 7a (goiza)

Lekua: Arte Ederren Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Leioa.

Ahozko aurkezpenak: “Mujeres y trabajo en arte”

 

9:30 ­‐ 10:30. Hizlari gonbidatua: Nuria Güell: Patria, Patriarcado y el Arte.

10:00 ‐ 11:30. Eztabaida.

11:00 ­‐ 11:15. Atsedenaldia ­‐ Kafea

11:15 ‐ 12:15. Hizlari gonbidatua: Marta Pérez Ibáñez: Segmentación “mujeres artistas”. Ikerketa: La actividad económica de los/las artistas en España. Estudio y análisis. Edición revisada y ampliada (2018).

12:45 ­‐ 12:15. Eztabaida.

12:45 ­‐ 15:00. Atsedenaldia ‐ bazkaria.

 


 

Maiatzaren 7a (arratsaldea)

Lekua: Bizkaia Aretoa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Bilbo.

 

15:00 ‐ 15:30. Harrera hizlari gonbidatuei eta bisitariei.

15:30 ‐ 15:45. Mintegiaren irekiera (Concepción Elorza).

15:45 ­‐ 16:05. Hizlari gonbideatua: Pascal Gielen (University of Antwerp, CCQO): ‘Commoning Art Constitutions: Organizing Sustainable Creative Labour by Civil Action’.

16:05 ‐ 16:25. Hizlari gonbidatuak Vanesa Castro & Ignacio López Ordóñez (Insultarte): ‘El trabajo artístico. Márgenes e interferencias’.

16:25 ‐ 16:25. Hizlari gonbidatua: Nuria Güell: Afrodita (2017).

16:45 ‐ 17:00. Atsedenaldia ‐ Kafea.

17:00 ‐ 17:20. Hizlari gonbidatua: Ruben Stenium (UKS ‐ Young Artists’ Society): ‘Speculations and propositions for an international labor union for artists and self-employed cultural workers’.

17:20 ‐ 17:40. Hizlari gonbidatua: Isidro López‐Aparicio: Titulua oraindik konfirmatu gabe. Ziur asko, artistaren estatutuari buruz.

18:00 ­‐ 18:20. Hizlari gonbidatua: Felipe Manuel G. Gil (Zemos 98). Izenburua konfirmatu gabe.

17:40 ­‐ 18:00. Hizlari gonbidatua: Marta Pérez Ibáñez: ‘La supervivencia en el sector artístico español en tiempos de crisis. Estrategia de autogestión y resiliencia’.

18:20 ­‐ 18:50. Bertaratuek egindako iruzkinak eta galderak. Saioaren itxiera.

 


 

Maiatzaren 8a

Lekua: Bizkaia Aretoa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Bilbo.

 

10:00 ‐ 14:00. Hizlari gonbidatuen eta Prekariart taldeko ikertzaileen bilera itxia, hurrengo saioan aurkeztu beharreko ildo nagusiak eztabaidatzeko.

14:00 ‐ 16:00. Atsedenaldia ‐ Bazkaria.

16:00 ‐ 16:30. Ildo nagusien aurkezpena.

16:30 ‐ 17:00. Eztabaida kolektibo irekia.

17:00 ‐ 18:00. Eztabaida taldeka.

18:00 ‐ 18:30. Atsedenaldia ‐ Kafea.

18:30 ­‐ 19:30. Hainbat talderen aurkezpena.

19:30 ‐ 20:00. Ondorioak eta mintegiaren itxiera.

Bideo proiekzioa Oihane Iragüenen eskutik

 


 

Lan-saioen koordinazioa:

Álvaro Aroca
Victoria Ascaso
Nerea Ayerbe
Arturo Cancio
Beatriz Cavia
Jordi Claramonte
Concepción Elorza
Begoña Hernández
Eléonore Ozanne
Jabier Martínez
Natalia Vegas
Itziar Zorita

AEk espektro profesional zabal baten askotariko gomendioak jaso zituen eta interes ugari zeuden bertan inplikatuta, baina azkenean parlamentuko talde guztiek onartu zuten aho batez. Hala eta guztiz ere ‑eta oinarrizko arazo bakar bat baino ez adieraztearren‑, “artista” izena anbiguoa da Espainiako Estatu osoan; izan ere, ikuskizuneko profesionalei egiten die erreferentzia batez ere, eta, beraz, artista bisualaren definizio zehatz eta espezifiko bat ez egotea bera oztopo bat da sektorearen hutsuneei erantzun bat emango dien araudi bat sortzeko.

Hori guztia kontuan hartuta, hasteko, galdera hauei erantzun nahi genieke:

  • Arte garaikidean diharduten pertsonek arautu nahi al dute bere lan egoera eta egoera profesionala?
  • Hori hala bada, nola arautu beharko litzateke? Nor arduratu beharko litzateke horretaz?
  • Jarduera artistikoa bateragarria al da jarduera bera juridikoki arautzearekin?

Hala ere, galdera gakoa, gainerako guztiak egituratzen dituena, hau da: Beharra al da artea? Galdera hori izango du mintzagai mintegiko eztabaidak, eta hori bera hartuko da oinarrian, besteak beste, jarduera artistikoak lan jarduera gisa izan ditzakeen arazo espezifikoak aztertzeko, esparru arautzaile espezifiko bat ez izateak dakartzan beharrei erantzuteko moduak biltzeko eta “praktika egokiez” harago lan egiteko modu duinak adierazi eta proposatzeko.

HELBURUAK

  • Gaur egungo egoera eta AEk sektorearentzat duen interesa kontuan hartuta, helburu nagusietako bat da AE modu kritiko batean aztertu eta benetako modu batean aktibatzeko proposamenak egitea.
  • Beste helburu bat da ikusgarritasuna ematea lan arloan artistei eta sortzaileei ekarpen garrantzitsuak egingo lizkieketen antolakuntza moduei. Uste dugu artista garaikideek beren audientzia propioak sorrarazteko aukera ematen dieten estrategiak abiarazten dituztela ekoizpen modu berritzaileen bitartez, beren ekoizpena gizartearen unean uneko beharretara bideratuz. Hori dela eta, artearen bitartez legitimazio eta existentzia modu alternatiboak garatzeko kausa komuna egiten diharduten artistek/kolektiboek eta/edo gizarte eragileek sustatutako estrategiak aztertuko ditugu.
  • Azken helburua izango litzateke artearen eta herritarren zuzeneko harremana sustatzen duten ekoizpen artistikoak ikusaraztea. Horretarako, parametro jakin batzuei erantzuten dieten jarduera artistikoak bilatu eta kritikoki aztertuko ditugu, eta, horrez gain, testuinguruaren araberako interbentzio artistikoak, kolaboratiboak, parte hartzaileak eta kolektiboak egitea eta zabaltzea sustatuko dugu, horrelako praxiak egiten dituzten kultur eragileekin, artistekin, plataformekin eta lan sareekin batera.

Proposatutako helburuak lerrokatuta daude EECTI 2013-2020 estrategian (Estrategia Española de Ciencia y Tecnología y de Innovación 2013-2020) definitutako lehentasunezko helburu eta ardatzekin. Hala, esan dezakegu ikerketa hau “mugako ezagutza sortzean” zentratzen dela; izan ere, gai zehatz batean bat egiten duten hainbat ezagutza arloren diziplina arteko hurbilketan oinarritzen da. Artea ezagutza baldin bada, beste prozesu eratzaile batzuetara ireki behar da, eta lotura zuzena izan behar du gizartearen beharrekin.

Hain zuzen ere, gure proiektuak esperimentatzeko laborategi modura ulertzen du artea, zeinaren emaitzak beste arlo eta diziplina batzuetara transferi daitekeen eta erabilgarria izango den ezagutza sortzeko gai den diziplina arteko egitura baten bitartez ekoizten baitira.