Fall rise fall 2020

Prekarietatetik eta prekarietateari buruzko sorkuntzak

Talde erakusketa
otsailaren 28tik martxoaren 5era arte

Fall Rise Fall erakusketarekin elkarrizketa eta hausnarketa espazio bat eraiki nahi dugu gaur egun guztioi zeharkatzen gaituen gai baten inguruan: prekaritatea. Izaki babesgabe ahul bilakatzen gaituen ezegonkortasuna bezala ulertzen dugu. Mahai gainean dugun diskurtsoa hainbat artisten begiradak jartzen ditu ikuspuntuan, beraien lanetan prekaritatearen hainbat alderdi aztertuz: krisi laborala, soziala, pertsonala edo bizilekukoa. Aldi berean, hausnarketa bat izateaz gain, guztion artean bat egiteari deitzen dio eta prekaritatearen aurka dugun jarrera birplanteatzea.

Erakusketa bi taldeen parte-hartzeari esker antolatu da: UPV/EHU-ko Arte Contemporáneo, Tecnológico y Performativo masterreko ikasleak eta Prekariart ikerketa taldea, irakasle, ikertzaile eta lotura akademi gabeko artistek osaturikoa. Era berean, artistak erakusketaren komisarioak dira eta lanaren abiapuntua gure burua artistatzat hartzeak suposatzen duen oztopa da, eta baita ere aurrekontu minimo batekin erakusketa bat antolatzeak dituen zailtasunak . Bestalde, Fall Rise Fall artista berrien eta artista berrientzat zuzendua dagoen espazio bat bezala sortu da.

Erakusketaren izenburuak zuhur azaltzen du guretzat prekaritatearen gurpil zoroak adierazi nahi duena: erori, jaiki, erori. Beti dugu lan hobea lortzeko itxaropena, curriculum hobea, bizitza hobea, baina krisiaren hasieratik jasan ditugun erorketek eta gorabeherek garaipenak baino gehiago goroatzen ditugu. Eta, zoritxarrez, gurpil zoro hau gure bizitzen egoera iraunkor bat bilakatu da, honek dakarren ezegonkortasun eta ahultasunarekin.

Egoera honen aurrean, ezinezkoak diren aukera batzuk lortzeko ekintza eta etengabeko moldaketatara behartzen gaituena, erresistentzia kolektibora dei egiten dugu: fall baten ondoren rise bat egon dadin. Modu honetan, gure artean sareak sortzeko beharra ikusten dugu, oihuka aldarrikatzeko bizitza bizigarriak izateko eskubidea dugula eta prekaritatearen gurpil zoroa ixteko.